Astelehena, 2017ko Martxoak 27
Gora joan
Menua

Arimak eta balioak

Egilea: Agustin Arrieta Urtizberea

DATA: 2013

Papera 12,00 €

PDF 7,00 €

Jende askoren ikuspegian, arimari eta balioei buruzko usteak eta sinesmenak bestelako usteetatik bananduta samar agertzen dira. Era batera jokatzen da arima/balio auziaren aurrean eta bestera gainerako auzien aurrean: arimek eta balioek izaera berezia dute, eta haietan arakatzeak bide bereziak jorratzea eskatzen du. Nola txertatu ikuskera natural batean arimak eta balioak? Hasiera batean, sarritan pentsatzen da zientziak, esaterako, ez lukeela zeregin handirik kontu horietan. Erlijioak, esaterako, erantzunak ematen zituen eta ematen ditu, baina erantzun horiek askotan talka egiten dute gainerako gauzei buruzko ikuskera naturalarekin. Zentzu horretan, Agustin Arrieta Urtizbereak idatzitako liburu hau arimak eta balioak modu natural batean ulertzeko saialdi bat da.

AURKIBIDEA
  • Hitzaurrea
  • Sarrera
  • 1. Arimaren auzia
  • 1.1. Kontu terminologikoak: arima, gogoa eta espiritua
  • 1.2. Arimaren gaineko ikuspegi mistikoa (AIM)
  • 1.3. Hiruko arima (HA)
  • 1.4. Ikuspegi materialista
  • 1.5. Gaur egungo eztabaidetarantz
  • 1.6. Ondorio batzuk2. Balioei buruz
  • 2.1. Balioen oinarrizko ezaugarriak
  • 2.2. Balio etikoen oinarrizko ezaugarriak
  • 2.3. Adibide bat: balio estetikoak
  • 2.4. Prozesu etikoa
  • 2.5. Erlijioa eta etika
  • 2.6. Erlijioa eta fikzioa
  • Azkeneko iruzkinak: bizitzaren zentzua
  • Eranskina: Joxe Azurmendiren Azken egunak Gandiagarekin
  • Bibliografia
  • Eskaintza