Ostirala, 2024ko martxoak 29
Gora joan

Jakin 207. 2015

Jakin 207.  2015
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
GAI NAGUSIA: SARRIONANDIAREN NAZIOA

Sarrionandia: nazioaren kontzeptua behelaino artean

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? saiakerak jorratzen dituen gai anitzen artean, nazio kontzeptuaren inguruko gogoetak aztertzen ditu Joxe Azurmendik, bere Historia, arraza, nazioa. Renan eta nazionalismoaren inguruko topiko batzuk liburuko tesiekin eta kontzeptu horren inguruko beste hainbatekin uztartuz: historiaren filosofia, herria, nazioa, identitatea, nazio kontzientzia, estatua, independentzia, utopia...

GAIAK: EUSKARA UNIBERTSITATEAN

Unibertsitate ereduaren aldaketaren eragina irakasle euskaldunen hizkuntza jarreretan

Unibertsitatearen nazioartekotzeak ezkutuko curriculum gisa jardun dezakeela erakusten da, eta, ildo horretan, irakasle eta ikertzaileen lanbidea ulertzeko eta gauzatzeko moduak baldintzatzen dituela, irakasle horien hizkuntza hautuak barne. Lanbide identitate berrien inpaktu linguistikoa argitzeko, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile euskaldunen identitate akademikoak aztertzen dira, euskararen erabilerari dagokionez.

Euskararen azpi-instituzionalizazioa esparru akademikoan: datuak, galderak eta erronkak

Goi mailako euskarazko produkzio zientifiko-teknikoaren zenbakizko deskribapen labur bat egiten da. Azken hamarkadetan esparru horretan egindako lorpenak aipatzeaz gainera, zenbait puntu ilun mahaigaineratzen dira. Hori guztia gaur egun euskarak esparru unibertsitarioan bizi duen azpi-instituzionalizazioaren ondoriotzat hartzen da.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu