Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan

Jakin 205. 2014

Jakin 205.  2014
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, 2014ko kultur balantzea egin dute Harkaitz Cano, Danele Sarriugarte, Iñigo Astiz, Nora Arbelbide, Alberto Barandiaran, Garazi Arrula Ruiz, Antton Iturbe, Haizea Barcenilla, Koldo Almandoz eta Iñaki Etxelekuk. Liburuak sailean, 2013ko euskal liburugintza aztertu du Joan Mari Torrealdaik (1976tik egindakoaren ildo beretik), eta 2011-2013 urteetako euskal liburutegi eta proiektu digitalen bilakaera aztertu dute Gerardo Luzuriaga eta Roberto Kerexetak.
GAI NAGUSIA: EUSKAL KULTURA 2014

Bide bakarra eta beste zenbait bide

Harkaitz Canok, urtearen kultur balantzea osatzerakoan, kultur buruaskitasunaren aldeko aldarria egiten du. Kulturgintzako hainbat esparru zeharkatzen ditu bere azterketak: erakundeen eta sortzaileen arteko mesfidantzak, kultur politika ereduak, literatura eta liburugintza, memoriaren ‘moda’, zinemagintza, telebista...

LIBURUAK

Euskal liburugintza 2013

Joan Mari Torrealdaik, aurreko urteetan egindakoaren ildo beretik, 2013an euskaraz argitaratutako liburuen azterketa aurkezten du. Honako alderdi hauek landu ditu: lehenik, liburu produkzioaren zifren iturriak; bigarrenik, argitalgintzari dagokionez, liburu ekoizleen izaera eta aniztasuna, argitaletxe emankorrenen aipamena eta kanpoko eta bertoko argitaletxeen ekoizpenaren konparaketa; hirugarrenik, argitalpenaren zenbakien inguruan, argitaratutako tituluen zifrak eta nobedadeak eta berrargitalpenak; eta, azkenik, gai multzoen sailkapenari buruzko datuak eta azterketa.

Euskal digitalizazioa 2011-2013

Gerardo Luzuriagak eta Roberto Kerexetak, 2007an, 2009an eta 2011n argitaratutako hiru artikuluri jarraipena emanez (‘Liburutegi digitalak’, Jakin 160; ‘Euskal liburutegi digitalak: 2007-2009’, Jakin 172; ‘Euskal digitalizazioa 2009-2011’, Jakin 185), azken bi urteotan Euskal Herriko liburutegi digitalen panoraman agertu diren proiektu berriak aurkezten dituzte, horien helbide elektronikoak eta ezaugarri nagusien deskribapena erantsiz.

Izan zaitez Jakinkide Harpidetu