Osteguna, 2024ko martxoak 28
Gora joan

Jakin 203. 2014

Jakin 203.  2014
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Gai nagusia sailean, parte hartzeaz eta herrigintzaz egiten dute gogoeta Zesar Martínez, Nicola Foroni, Jone Martínez, Jon Markel Ormazabal, Nerea Agirre, Olaia Jimenez, Marta Luxán, Andere Ormazabal, Unai Txurruka eta Olatz Dañobeitiak. Auziari lotutako gako nagusiak jorratzen dituzte: botere politikoa eta herri ekimena, gobernu modu irekiak eta eraldaketa soziala, partaidetasuna eta militantzia modu berriak... Herrigintza paradigma berri baten aurrean ote gaude?
GAI NAGUSIA: PARTE HARTZEA ETA HERRIGINTZA

Botere politikoa eta herri ekimena indartzeko prozesuak

Elite ekonomiko eta politikoek egun ezartzen duten hegemoniaren aurrean, herri ekimena aktibatu eta komunitatea antolatzeko premiaz egiten da gogoeta. Herri-hezkuntza, Esperientzien Sistematizazioa edo Ikerketa-ekintza Prozesuak proposamen baliagarriak dira sektore gutxiagotu eta zapalduak ahaldundu eta antolatzeko, eta baita herri mugimenduen arteko artikulazioa errazteko ere.

Erakundeak eta partea hartzea: paradigma berri bat elkarrekin eraikiz?

Krisi garai honetan zenbait erakunde parte-hartzearen alde egiten ari diren apustua aztertzen da, gizarte eraldatzea eta paradigma aldaketa sustatuko duen funtsezko lanabes gisa. Egungo aldaketa soziokulturalek dakartzaten erronkak pertsonek, mugimenduek eta erakundeek kudeatu beharko dituzte paradigma berriarekin koherente izanez.

Euskal berrikuntza demokratikoak eta feminismoak. Emakumeen biografia politikoetatik begiratu bat

Emakumeek berrikuntza demokratikoko espazioetan parte hartzeko dituzten oztopoei buruz egiten da gogoeta, euskal gizartean egun abian dauden esperimentu parte hartzaile eta deliberatiboetan parte hartzen duten emakumeen bizipenak aztertuz.

Gaztea eta partaidetza: distantziak

Gaztea/gazteria eta partaidetzaren arteko distantzia neurtzea da helburua. Horretarako, ezinbestekoa da, lehenik, gaztea zer den zedarritzea, politikarekiko gazteen usteak arakatzea, gizarte kezka eta inplikazioaren bide orriak ezagutzea eta horietatik partaidetzara jauzia nola egiten den aztertzea.

Guztiontzako partaidetzarako baldintza eta aukera errealak jomugan

Haur eta gazteen parte-hartzea abiapuntu gisa hartuta, herritar ororentzako ikaskuntza eta partaidetza aukerak sortzeko prozesuen izaera eta baldintzez hitz egiten da. Egin beharreko bidea honetan datza: demokrazia parte-hartzailea egikaritu eta guztiontzako ongizate, inklusio eta ikaskuntza aukerak gehitzean.

Metamilitantzia. Herri mugimenduen baitatik gogoeta

Joxemi Zumalabe Fundazioak 2012an abiatutako prozesu parte-hartzailearen emaitzen eta horietan oinarritutako hausnarketen laburpena eskaintzen da. Egindako prozesuaren nondik norakoak, orain arte militantziarekin lotu izan diren ideia eta bizipenak, gaur egungo egoeraren diagnosia eta, aurrera begira, jorratu beharreko gakoak zein diren aztertzen da.

Egunen Gurpilean
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu