ETAren jardun armatuaren bukaeraren gainean ikerlari akademikoek argitaratu dituzten liburu eta artikuluei buruzko ikuspegi orokor eta kritikoa eskaintzen da, ingelesez plazaratutakoari arreta berezia jarrita.
Gai nagusia sailean, gatazkaren errelatuari buruzko borroka islatzen duten sei eremu –artea, musika, literatura, zinema, feminismoa eta akademia– aztertzen dituzte Xabier Gantzarain, Nora Aurrekoetxea, Laura Ruiz, Josu Larrinaga, Ibon Egaña, Josu Martinez, Zuriñe Rodriguez eta Imanol Murua Uriak. Izan ere, ezinbestekoa da gatazkaren eta kultur diziplinen arteko elkar eragina, trukea eta are performazioa.