Asteartea, 2024ko apirilak 16
Gora joan

Kepa Enbeita kultur eragilea elkarrizketatu du Lorea Agirre kazetariak. Enbeitaren bizitzan eta jardunean sakontzeko aukera eskaintzen digu elkarrizketak: haurtzaroa Muxikan; gerra osteko oroitzapenak; enbeitatar dinastiaren ondarea: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna, bertsozaletasuna; Arantzazuko ikasketak eta fraidetza bokazioa; Jakin aldizkariko lana eta jakinlari eta euskaltzaleen arteko bilerak; ETAren sorrerako giroa; lehen alfabetatze eskolak eta liburu eta disko saltzaile lanak; lehen atxiloaldia, 1963an; desterrua eta kartzela; auzolanarekiko fedea: baserri eredu berri baten bilaketa, nekazaritza kooperatiba baten bidez, Abornikanon; nekazaritza sindikalgintzan aitzindari: EHNE sindikatuaren sorrera; Arabako 1977ko lehen udal eta diputazio hauteskundeetako parte hartze erabakigarria EAJren alde; etenik gabeko jazarpena, hamarkadetan zehar...

Artikulu hau irakurtzen jarraitu
Aldizkaria erosi: Jakin 206. 2015
Jakin 206.  2015
Aldizkaria Irakurri
PDF Deskargatu
Papera 14,00 €
Izan zaitez Jakinkide Harpidetu
Historia bizia sailean, Kepa Enbeita kultur eragilea elkarrizketatu du Lorea Agirrek. Elkarrizketa osatuz, Enbeitaren ibilbideko alor batzuk jorratu dituzte Manex Agirrek (Arabako euskalgintza) eta Mixel Berrokoirigoinek (laborantza, sindikalgintza eta herrigintza Iparraldean).