Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan
Menua
Jakin Irakurgaiak 46: 'Wagner auziaz'

Wagner auzia: artea, filosofia eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik

2015-09-15

Jesusen eta Napoleonen ostean Richard Wagnerri (1813-1883) buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titan baten aurrean gaude. Baina Wagner ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan. Iraultza artistikoaren eta iraultza politikoaren arteko kate-begi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi.
Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena. Baina, hala eta guztiz ere, bada zilegi den galdera bat Wagnerren gaur egungo pertinentziari buruz: zergatik da oraindik baliagarria, estimulatzailea, indarrekoa Wagnerren lana eta Wagner afera artistiko-filosofiko-politiko gisa? 'Wagner auziari’ heltzen diote, bada, Hedoi Etxartek liburuari egin dion sarrera mamitsuak eta hautatu eta itzuli dituen Robert Wangermée, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiouren lau testuek.

 

Wagner auziaz liburuaren aurkezpena (Koldo Mitxelena Kulturunea, 2015-09-16).

Xabier Eizagirre (Jakin) eta Hedoi Etxarte.

 

Hedoi Etxarteri elkarrizketa Euskalerria Irratian (2015-09-21)

 

AUDIOA:

Hedoi Etxarteri elkarrizketa Euskadi Irratian Irratian (2015-09-29)