Larunbata, Igandea, 2024ko apirilak 20
Gora joan
Menua
Jakin

Jakinen inguruko lau ikus-entzunezko osatuko dituzte EHUko ikasleek

Jakinlarien historia, abertzaletasuna, nazioa eta estatugintza, eta emakumeak eta literatura gaiak landuko dituzte

2017-04-19

EHUko Ikus-entzunezko Beatriz Zabalondo irakaslearen lau ikaslek Jakin aukeratu dute gradu amaierako lana egiteko. Jakinen historian nahiz aldizkarian izandako eztabaidetan sakonduko dute, eta bakoitzak ikus-entzunezko bana osatuko du: Itsaso Garin ikasleak Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai eta Paulo Agirrebaltzategi jakinlarien inguruko pieza osatuko du, eta elkarrizketak egiten hasi da horretarako; Olatz Lasa ikasleak, berriz, Abertzaletasuna lehen eta orain: nola bizi dute belaunaldi desberdinek ikus-entzunezkoa egingo du; Leire Ikaran ikasleak, bestalde, emakumeak eta literatura gaia landuko du 1987an Jakinen argitaratutako izen bereko monografikoa ardatz hartuta; eta, azkenik, Peru Arrasate ikasleak Naziogintzatik estatugintzara izenburupean landuko du gradu amaierako lana.

Duela bi urte, Aitor Baztarrika ikasleak Euskara naziogintza eta estatugintzaren erdian dokumentala osatu zuen UEUrekin elkarlanean egindako ikastaroaren inguruan. (Hemen duzue ikusgai). Dokumental hori bezala, ikasleek egingo dituzten lau ikus-entzunezkoak Jakinen esku geratuko dira.