GAIAK
INTERNET

Arnasgune digitala izatea helburu: PuntuEUS Behatokia ekimeneko datuek zer gehiago adierazten duten

Urteetako borroka luzearen ostean, PuntuEUS Fundazioak 2014ko amaieran lortu zuen .EUS domeinuak publikoari eskaintzea, euskara eta euskal kulturak sarean izango duten ardura indartzeko asmoz. Urte bete beranduago eta beste erregistro batzuek egin moduan, Fundazioak Behatokia kaleratu zuen, .EUS domeinuek izan zuten eragina aztertzeko. Artikulu honetan Behatokiko ondorioak interpretatu eta argudio gehiago gehitu zaizkio aldagai bakoitzari, euskarak Interneten zeukan gabezia bat indartzeko jaio zen ekimen honen egoera hobeto ezagutzeko asmoz.

Gure berri

Jakin hamalau laguneko talde berri batek hartu du bere gain, Lorea Agirre zuzendari dela

JAKIN | 2014-05-16

Jakinek zuzendaritza berria du gaurdanik. Atzo, Hernaniko Orona Ideo Berrikuntza Gunean egin zen ekitaldian aurkeztu zen zuzendaritza berria, eta baita Lorea Agirre zuzendari berria ere. Agirre kazetaria eta kulturaren eremuko ikertzailea da. Talde berrian Joan Mari Torrealdai ere izango da, azken 37 urtean Jakineko zuzendari izan dena. Horrela, talde historikoaren eta berriaren arteko lotura ez da etengo. Bi horiekin batera beste hamabi lagun ariko da, euskal kulturaren baitan aski ezagunak denak ere. Literatura, komunikazioa, antropologia, bertsolaritza, filosofia, sorkuntza, soziologia eta artearen eremuko adituak dira, eta horregatik Jakin Talde berriaren ezaugarria da askotarikoa eta aberatsa izatea.

 

Jakin 201. Katalunia bidean: prozesu subiranistaren gakoak aztergai

JAKIN | 2014-05-14

Zenbaki berezia da benetan honako hau: 60ko hamarkadatik hona aldizkaria zuzendu duen Jakin Talde historikoak lekukoa utzi dio zuzendaritza talde berri bati. Aldaketa bai, baina, batez ere, jarraipena: Jakinen egitasmoaren betidaniko oinarri, xede eta irizpideei helduko die hamalau lagunek osatutako Kontseilu Editorial berriak. Gure iritziz saileko bi editorialetan argi azaltzen denez, ‘iraganetik etorkizunera’ daraman urratsa egitera goaz, beti ere ‘Jakinen lezioa’ gogoan.

 

 

Jakin Taldeko lau kideei harrera egin die Gipuzkoako Aldundiak, egindako lana eskertzeko

JAKIN | 2014-05-08

Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Paulo Agirrebaltzategi eta Joan Mari Torrealdai hartu ditu Martin Garitano diputatu nagusiak eta Aldundiaren esker ona adierazi die euskal kulturaren alde Jakinen bitartez egindako lanarengatik. Garitanoz gain, Ikerne Badiola Kultura, Kirol eta Gazteria diputatua, Zigor Etxeburua Euskara zuzendaria eta Garazi Lopez de Etxezarreta Kultura zuzendaria ere izan dira harrera ekitaldian.

Arimak, balio etikoak: zientzia, filosofia eta erlijioaren arteko talka

JAKIN | 2014-03-12

Agustin Arrieta Urtizberearen Arimak eta balioak liburua (Jakin Irakurgaiak 45) aurkeztu berri du Jakinek Koldo Mitxelena Kulturunean.
Jende askoren ikuspegian, arimek eta balio etikoek izaera berezia dute, eta zientziak eta filosofiak ez lukete zeregin handirik kontu horiek jorratzerakoan. Erlijioak, aldiz, erantzunak ematen zituen eta ematen ditu, baina erantzun horiek askotan talka egiten dute gainerako gauzei buruzko ikuskera naturalarekin. Zentzu horretan, liburu hau arimak eta balio etikoak modu natural batean ulertzeko saialdi bat da.

   
Joxe Azurmendiren argitalpenak

599 argitalpen
Memoria atalean

Joxe Azurmendiren argitalpen guztiak eskura Memoria atalean.

 

 

 

'Historia bizia': audioak

Historia bizia saileko solasaldien audioak
Memoria atalean

Historia bizia saileko solasaldien audioak entzungai Memoria atalean.

Piarres Xarriton, Juan San Martin, Ander Manterola, Joseba Intxausti, Jean Haritxelhar eta Ramon LabaieniImanol Murua Uriak egindako elkarrizketak.

 

 

Diruz lagundua:

JAKIN FUNDAZIOA

Tolosa hiribidea 103 - 1C

20018 DONOSTIA

943 218 092

jakin@jakin.eus