Asteartea, 2017ko Maiatzak 23
Gora joan
TXILLARDEGI SAREAN
Lorea Agirre, Joan Mari Torrealdai, Mari Jose Telleria eta Joxe Azurmendi
[JAKIN]

Euskal Herriko historian leku berezia duen pentsalari, eragile eta idazlea da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia, 1929-2012), euskararen estandarizazioan, euskal kulturaren modernizazioan eta nazioaren eta hizkuntzaren arteko loturaren ikuspegian aitzindari izan baitzen Euskal Herrian, politikaren nahiz kulturaren esparrutik. Horregatik erabaki du Jakinek bere obra osoa bilatu, arakatu, txukundu eta digitalizatzea, eta sareko atari bereziarekin herritar guztien eskura paratzea. Ia 2.000 dokumentu, guztira.

Osorik irakurri
Gure berri

Jakin 219: Nazioak, estatugintzak, kulturak eta subiranotasunak jositako artikuluak

Jakin 2017-05-09

Jakinen 219. zenbakia urteroko artikulu solteen zenbakia da, baina nahi gabean  ‘monografikoa’ bihurtu da. Nahi gabean bai, baina ez kasualitatez. Nazioa, nazionalismoa, estatua, estatugintza, hizkuntza, kultura, demokrazia eta subiranotasuna kontzeptuen inguruan jarduten baitute aldizkariak jasotzen dituen lau artikuluek. Eta hori ez da kasualitatea, une honetan eztabaidagai ditugun gaien isla direlako laurak. Bakoitza bere ertzetik, baina ziri berean metatuta: Humboldt antropologo alemaniarraren Euskal Herriko bidaiari heldu dio Iñaki Zabaleta Gorrotxategi EHUko filosofia irakasleak; Haritz Azurmendi filosofia lizentziadunak nazioaren eta estatuaren harremanaz hausnartu du; Julen Zabalo eta Onintza Odriozola EHUko irakasleek nazioaz eta demokraziaz aritu dira; eta Iñaki Lasagabaster EHUko administrazio zuzenbideko katedradunak Hego Euskal Herriko administrazioak aztertu ditu, autogobernuaz, subiranotasunaz nahiz eskumenen garapenaz hitz egiteko, besteak beste. Bakoitza bere esparrutik, baina  elkarrizketan. Nahi gabean, baina ez kasualitatez.

Osorik irakurri
Gaiak
Lorea Agirre Jakineko zuzendaria, Jone Forcada Txillardegiren alarguna, eta Joxemari Sors Elkar Fundazioko burua
ELKAR SARIA 2017

Jakinen XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektuak jaso du 2017ko Elkar Saria

[JAKIN]

Euskal pentsamenduaren transmisioa sustatzeko XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektua jarriko du martxan Jakinek 2017ko Elkar Sariari esker. Proiektuaren lehen urratsa Txillardegiren obra ezagutzera em...

Osorik irakurri
Alaitz Aizpurua (Usurbilgo udala), Joan Mari Torrealdai (Jakin), Ane Sarasua (UEU), Iñaki Alegria (UEU), Xabier Arregi (Usurbilgo udala), eta Lorea Agirre (Jakin)
Udako Ikastaroak

Jakin Jardunaldia egingo da Usurbilen uztailaren 13 eta 14an

[JAKIN]

UEUren eta Jakinen azken bi urteotako elkarlanari batu zaio Usurbilgo udala. Hiru urtetako lankidetza hitzarmena sinatu dute hiru erakundeek, eta horren emaitza izango da uztailaren 13 eta 14an Usurbilen egingo den Jakin Jardunaldiak Osorik irakurri

Artikulu gehiago
Jakin 219
Gaiak sailean, lau artikulu datoz, gai hauen inguruan: Humboldten nazioari eta hizkuntzari buruzko gogoetak (Iñaki Zabaleta Gorrotxategi), naziogintza eta estatugintzaren erlazioak (Haritz Azurmendi), demokrazia kontzeptua euskal nazionalismoaren diskurtsoetan (Julen Zabalo eta Onintza Odriozola) eta autogobernuari buruzko hausnarketa (Iñaki Lasagabaster).